Dieu et mon droit

Dieu et mon droit goiburua Erresuma Batuko Errege Armarriaren azpialdean agertzen da.

Dieu et mon droit (euskaraz Jainkoa eta nire eskubidea) britainiar monarkiari loturiko goiburua da, XV. mendean Henrike VI.a Ingalaterrakoak hartua. Herrialde hartako armarrian ere ezarri zen.

Goiburua ingelesez beharrean frantsesez izatekoaren arrazoia garai hartan herrialde honetako goi klaseetan latina frantsesak ordezkatu zuela da, Henrike VI.a Ingalaterrako erregeaz gain Frantziakoa ere koroatu baizuten.

Esaldi hau ustez Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1198an Girorseko guduan pasahitza gisa erabili omen zuen, gudu horretan errege honek frantziarrak garaitu zituen. Goiburuaren esanahia Rikardo I.ak bere erregetza Jainkoaren boterea eta errege honen ondareari zor ziolako ustean datza, eta honenbestez ez zegoela inongo botere lurtarrari atxikia.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search